Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mus, briska, txintxon eta partxis txapelketak jokatu dira hainbat astez. Haietan 60 parte hartzaile izan dira. Larunbatean txapelketako aurreneko hiru bikoteei sariak eman zizkieten. Txapelketako briska jokalari onenak Angelita Jimenez eta Soledad Ganuza izan ziren. Podiuma osatu zuten bikoteak dira Floren Gradosek eta Mª Pilar Otegik batetik eta, bestetik, Petri Gradosek eta Ines Periañesek osatutakoak. Muslari onenak Francisco Arbina eta Jesus Arregi izan ziren. Atzetik sailkatu ziren Santiago San Roman eta Justo Díez eta Antonio Granados eta Jose San Roman bikoteak. Partxis txapelketako bikote irabazlea Mª Dolores Martinezek eta Mª Angeles Arregik osatutakoa izan zen. Atzetik sailkatu ziren Mª Bel Aldasoro eta Mª Pilar Astizek osatutako bikotea eta Blanca Arzak eta Mª Cruz Fustek osatutakoa. Azkenik, txintxon txapelketan onenak Filo Rueda, Mª Asun Agirre eta Inocencio Vicente izan ziren.