Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, 09:30 aldera, bi autok elkar jo dute Altsasuko autobien lotura gunean. A-1 autobia utzi eta Sakanako autobiarekin bat egiteko tartean izan da istripua. Ibilgailuen talkaren ondorioz pertsona bat hil da, Frantziako matrikula duen autoaren gidaria, eta beste bat larri zaurituta eraman dute ospitalera. Zauritua eraman, gorpua jaso, atestatua egin eta errepidea garbitu bitartean A-1 autobiatik Sakanara joateko bidea itxita egon da eta trafikoa bigarren mailako errepidetik desbideratu dute Guardia Zibilak. Ezbeharraren tokira ere Altsasuko Osasun Eskualdeko mediku eta erizainak eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan dira.