Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jotzen zuen haizeak kamioiaren kabinatik gabarrara zabaldu zuen sua eta Altsasuko parkeko suhiltzaileek ez zuten egitekorik izan. Kamioia guztiz kixkalita gelditu zen. Autoen metalezko gurpilak ziren kamioia zeraman karga. Zer gerta ere, trenbide zerbitzua 45 minutuz moztu zuten. Horretaz gain, trafikoa bigarren mailako errepidetik desbideratu zen eta horrek auto ilara luzeak eragin zituen. Ezbeharra pasatu eta 3 ordura zabaldu zuten autobiako lerro bat. 19:00ak aldera karga eta kamioia autobiatik kendu zuten eta normaltasuna bueltatu zen A-1 autobiara.