Xabier Zabalo Espainiako Kopara

Guaixe 2008ko apirilaren 23a

Rural Kutxako txirrindulari olaztiarra Espainiako Kopan lehiatuko du datorren igandean, Pontevedran. Bere taldekide Espasandin, Torres, Andujar, Moreno, Ariño eta Varas ere bertan izanen dira.Pontevedran, elite eta 23 urtez beherako txirrindularien Espainiako Koparako puntuagarria den 7. proba izanen dute jokoan. Lasterketak 148 kilometro izanen ditu. Pontevedran hasi eta Vigorako bidea hartuko du, berriz ere, hasiera puntura itzultzeko. Tartean, 2. mailako San Antoniño eta Lago Catiñeiras portuak eta 3. mailako Pazos de Borben portua gainditu beharko dituzte txirrindulariek.Rural Kutxa Extremadurako itzulian Rural Kutxako beste txirrindulari batzuek Extremaduran dute hitzordua. Gaur hasi eta igandera arte, Extremadurako itzulia irabazteko lehia izanen dute afizionatu mailako taldeek. Rural Kutxako txirrindulariak, Euskal Herria, Espainia, Portugal, Belgika, Holanda, Norvegia eta Estatu Batuetako taldeekin lehiatuko dira. Ochoa, Martinez, De la Parte, Garate, Fabregas, Gonzalez eta Fernandez izanen dira Sakanako taldearen ordezkariak.