Primerako giroa Olaztin, ikusle asko eta emozioa pil-pilean

Guaixe 2008ko apirilaren 24a

Larunbatean, partida lehiatu eta borrokatuetan, final laurdenetarako txartelak banatu ziren. Domekarekin partida ederrak ikusteko aukera izan zen Olatzagutiako pilotalekuan. Finalerdietako partidetan jokalariek dena eman zuten eta oso ederrak izan ziren. Bildutako ikusleek asko gozatu zuten domekako partidekin. Batez ere, gizonezkoen finalarekin.Olaztiko II. frontenis txapelketa, emakumeen mailan, Maitek eta Mª Angelesek irabazi zuten, finalean Igone eta Anari 25 eta 17 irabazi ondoren. Podiuma Sarak eta Ioitzunek osatu zuten, kontsolazioko finalean Erkuden eta Iratiri 25-20 irabazi ondoren. Gizonen mailari dagokionez, Ismaelek eta Aitorrek jantzi zuten txapela. Haiek finalean Jabi eta Haizeari 20-16 irabazi zieten. Podiumeko azken koska betetzeko borrokan Agirre-Beloki eta Bados-Zornoza bikoteak lehiatu ziren. Aurrenek 13-12 irabazita lortu zuten 3. postua eskuratzea.Partaideek erakutsi duten mailarekin pozik gelditu da antolakuntza, heldu den urteetan antolatzeko gogoz. Aldi berean, babesleei emandako laguntza eskertu die.