Errepideek sortutako kexuak Iruñera eraman zituzten alkateek

Guaixe 2008ko apirilaren 22a

Olatzagutiako alkate Iñaki Mentxakak mahai gainean jarri zien teknikariei bi bidegurutzeren arriskua. Bata autobideen lotura-gunea eta Urbasara daraman errepidea lotzen duena da eta, bestea, Vista Alegre jatetxearen ondoan dagoena. Iñaki Mentxakak jakinarazi digunez asko dira herritarrengandik jaso dituzten kexuak, istripuak eta arrisku egoerak direla eta. Antza denez, bi bidegurutze horietan, besteak beste, ibilgailuen txapa kaltetzen duten makina bat istripu izaten dira. Gainera, Vista Alegre jatetxe inguruan zerbitzu estazioa zabaldu dute eta kamioien trafiko areagotu egin da. Horregatik guztiagatik Olaztiko alkateak bi bidegurutze horietan borobil bana egitea eskatu zuen. Departamentutik jakinarazi zioten gaia aztertuko zutela. Iñaki Mentxakak, bestalde, Gobernuko ordezkariei eskatu zien Olatzagutiatik pasatzen den N-1 errepide zaharrean kamioien trafikoa debekatzeko. Eskaera idatziz aurkezteko eskatu zioten Herri Lan eta Garraio Departamentuko ordezkariek. AltsasuUnai Hualde, berriz, kexu azaldu zen A-1 autobiaren bide bazterrean, Altsasu parean pilatzen den hondakin kopuruarekin. Hori dela eta, bide bazterra 15 egunen buruan garbitu eta txukuntzeko eskatu zien departamentuko ordezkariei.