Olaztiko San Migel txapelketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2008ko apirilaren 28a

Olaztiko San Migel elkarteak XXXVI. San Migel elkarteko pilota txapelketa antolatu du, hiru kategoriatan: lehen maila, bigarrena, eta hirugarrena. Txapelketa binaka jokatzen da.Tradizio eta maila handia duen pilota txapelketa honetan parte hartu nahi duten pilotariek izena ematea zabalik dute, maiatzaren 11ra arte. Horretarako hurrengo telefonoetara hots egin behar da: 948 382 722 edo 646 611 011 (Agustin San Migel). Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, eta txapelketako partida guztiak jokatzen badituzte, dirua itzuliko zaie.Txapelketa maiatzaren 16an hasiko da, eta ohikoa denez, Olaztiko uztaileko Santa Ana festetan jokatuko da final handia.