Margolariek zita dute Olaztin

Guaixe 2008ko maiatzaren 8a

Hiru maila eta Olazti gaiaLehiaketaren oinarriei dagokienez, nahi duen orok parte hartu ahal izango du lehiaketan, eta hiru maila izango dira: haurrak (12 urte arte), gazteak (12 urtetik 16 urtera arte), eta helduak (16 urtetik gorakoak).Teknika librea izanen da, baina gaia Olazti eta herri ingurua izanen da. Lehiaketa hasi baino lehen antolatzaileek balizez seinaleztatuko dute zein izango den Olaztiko eremua, eta margolariek herri barruko zirkuitu horretan lan egin beharko dute. Margoen euskarria bastidore edo egitura gogorra izan beharko da. Tamaina librea da, eta margolariek lehiaketaren egunean aurkeztu beharko dute Olaztiko Kultur Etxean, 8:00etatik 9:00etara, zigilua jartzeko. Margolari bakoitzak euskarri bakarra aurkeztu ahal izango du, eta zigilua jarrita, mugatutako zirkuituaren barruko edozein txokotan hasi ahal izango da lanean.Haurren mailan antolatzaileek banatuko dizkiete euskarriak, Kultur Etxean, 9:00etatik 10:00etara. Bestalde, partaideek behar beste material erabiltzeko aukera izanen dute. Izena ematea zabalikOlaztiko margo lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena ematea zabalik dute. Udaletxeko bulegoetan apuntatu daitezke, 10:00etatik 14:00etara, edo ordu berean 948 562 446 telefonora hots egin. Posta elektronikoz, olaztibai2007@gmail.com helbidera idatzi dezakete, "Pintura lehiaketa" gaia jarrita. Gazte eta helduek izena emateko azken eguna ekainaren 1a dute, goizeko 9:00etan. Haurrek maiatzaren 27a dute apuntatzeko azkeneko eguna, 14:00etan. Lehiaketa eguneko oinarriakLehiaketa azkarra denez, margolariek euren lanak egun berean jarri beharko dituzte ikusgai, ekainaren 1ean, 14:00etan, San Migel plazan. Ordu horretarako aurkezten ez diren lanak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Lanak sinatu gabe eta goitizenik gabe aurkeztuko dira.Epaimahaia arte arloko 3 adituk eta kritikok, udalbatzako kide batek eta kultura batzordeko kide batek osatuko dute, eta egunean bertan emango du epaia. Arte arAntolakuntzak ekainaren 30era arte bere esku izanen ditu aurkeztutako lan guztiak, erakusketa egiteko. Data horretatik uztailaren bukaerara arte margolariek euren lanak jaso beharko dituzte Olaztiko udaletxean, bulego orduetan. Epe horretan jasotzen ez diren lanak Olaztiko udalaren jabetza izatera pasako dira. SariakHaurren mailan, lehen, bigarren eta hirugarren sarituek arte plastikoetako materiala jasoko dute. Gazteen mailan, lan onenak 150 euroko balea jasoko du arte plastikoetako materialetan, eta herriko lehen gazteak sari bera.Helduen kasuan, lan onenak 450 euro jasoko ditu. Bestalde, epaimahaiak 200 euroko akzesit edo aipamena eman dezake hala ikusten badu. Herriko lehen helduak 150 euro jasoko ditu. Lan sarituak Olaztiko Udalaren jabetza izanen dira.