Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zubiarekin batera murala margotu zuten eta herri kirol saioak izan ziren. Hala ere, urteurren ospakizunetako txupinazoa gaur botako dute, 19:30ean. Ondoren gazteek herrian barnako kalejira eginen dute. 21:30ean pintxo afaria izanen da eta 22:30ean antzerki saioa iragarri dute. Larunbatean, hamaiketakoa eginen dute gaztetxean eta aurrekoan abiatutako mural margotzearekin segituko dute. Pinturarekin bukatzean, 15:00etan, mahaira eseriko dira, bazkaltzera. 20:00etarako AHTrik ez! mani-festa iragarria dute. Biharkoa despetitzeko Maisuenea gaztetxean Olaztiko Kaleginez eta talde sorpresa baten kontzertua izanen dira. Maisuenea gaztetxearen urteurren ospakizunak hurrengo asteburutan jarraituko du.