Jose Luis Ollo Olangua, in memorian

Guaixe 2008ko maiatzaren 26a

Olatzagutiako udal pilotalekua txiki gelditu zen omenaldia hartzeko. 500 pertsona inguru bildu ziren Haize Berriak Bandak, Etxarri Aranazko Abesbatzak eta La Cigarra txarangak eskaini zuten kontzertua entzutera. Aurreneko lerroetan omenduaren familia eseri zen. Larunbatean estreinakoz entzun zen udalaren eskariz Jose Luis Ollo Olenguaren omenez Carlos Etxeberriak konposatutako lana. Bost mugimenduko pieza arin eta sentikorra entzuleriaren gogokoa izan zen. Haren interpretazioa egin eta gero, Sergio Gastaminza eta Lourdes Caro zinegotziek Gregoria Granados alargunari lore sorta eta bere senarra zenaren omenez konposatutako obraren partitura. Konposatzaileak ere lore sorta jaso zuen. Bai berak, bai Mikel Goñik, mugimendu bati letra jarri zionak, bukaeran bildutakoak agurtu zituzten. Omenaldia aurkeztu zuen Txus Iparragirre kazetariak, azkenik, familiaren izenean eskerrak eman zituen.