Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru maila eta Olazti gaiaNahi duen orok parte har dezake pintura lehiaketan, eta hiru maila izango dira: haurrak (12 urte arte), gazteak (12 urtetik 16 urtera arte), eta helduak (16 urtetik gorakoak). Teknika librea izanen da, baina gaia Olazti eta herri ingurua hartuta. Lehiaketa hasi baino lehen antolatzaileek balizez seinaleztatuko dute zein izango den Olaztiko eremua, eta margolariek herri barruko zirkuitu horretan lan egin beharko dute. Margoen euskarria bastidore edo egitura gogorra izan beharko da. Tamaina librea da, eta margolariek lehiaketaren egunean aurkeztu beharko dute Olaztiko Kultur Etxean, 8:00etatik 9:00etara, zigilua jartzeko. Margolari bakoitzak euskarri bakarra aurkeztu ahal izango du, eta zigilua jarrita, mugatutako zirkuituaren barruko edozein txokotan hasi ahal izango da lanean.Haurren mailan antolatzaileek banatuko dizkiete euskarriak, Kultur Etxean, 9:00etatik 10:00etara. Gazte eta helduek izena emateko azken eguna garagarrilaren 1a dute, goizeko 9:00etan, Olaztiko udaletxean. Haurrak apuntatzeko epea jadanik itxia dago. 14:00etarako margolanak despeditutaLehiaketa azkarra denez, margolariek euren lanak igandean bertan jarri beharko dituzte ikusgai, 14:00etan, San Migel plazan. Ordu horretarako aurkezten ez diren lanak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Epaimahaiak egunean bertan hartuko du erabakia. Haurren mailan, lehen, bigarren eta hirugarren sarituek arte plastikoetako materiala jasoko dute. Gazteen mailan, lan onenak 150 euroko balea jasoko du arte plastikoetako materialetan, eta herriko lehen gazteak sari bera. Helduen kasuan, lan onenak 450 euro jasoko ditu. Bestalde, epaimahaiak 200 euroko akzesit edo aipamena eman dezake hala ikusten badu. Herriko lehen helduak 150 euro jasoko ditu. Lan sarituak Olaztiko Udalaren jabetza izanen dira.