Apoyos Metalicos lantegiko langileek protestekin jarraitzen dute

Guaixe 2008ko ekainaren 3a

Langileek protesta neurri horiekin lan hitzarmenaren negoziazioan aurrerapenak ematea eskatzen dute. Langileen ordezkariak eta enpresa zuzendaritzak atzo bilera izan zuten. Enpresa batzordeko kideek jakitera eman digutenez, "zuzendaritzak eskaintza bat duela esan zigun, baina hura erakusteko lan geldialdiak bertan behera uztea eskatu zigun. Ez geunden ados eta ezer erakutsi ez zigunez geldialdiak mantentzea erabaki dugu". Enpresa batzordetik jakinarazi digutenez langile guztiek bat egin dute geldialdiarekin.