Euripetik sortutako margolanak

Guaixe 2008ko ekainaren 4a

Markatutako ibilbidean nork bere txokoa aukeratu eta gero margotzeari ekin zioten pintoreek. Eta haiek lanean zeuden bitartean, Tafalla aldeko Malatxo txaranga ibilbidean barna bere doinuak zabaldu zituen. Guztien lanak 14:00etarako ikusgai zeuden kultur etxean. Sergio Gaztaminza kultur zinegotziak esan digunez, "eguraldia ikusita, espero baino hobe atera da lehiaketa. Gauza polita izan da eta olaztiarrak ikusten egon dira". SariakAna Pellicer, Itziar Nazabal, Javier Sueskun margolari tuterarra, kultura zinegotzi Sergio Gastaminza eta kultura batzordeko kide Patxi Agirrek osatu zuten epaimahaia. Haien ustez, haurren mailan (12 urte bitarte) aurkeztutako 9 lanetatik Markel Galbete olaztiarrarenak merezi izan zuen lehen aipamena. Bigarren aipamena ere beste olaztiar batendako izan zen, Ander Gilendako. Epaimahaiaren 3. aipamena Kantabriako Los Corrales de Buelnatik aitarekin batera etorritako Africa Fernandezendako izan zen. Guztiek ere margotzeko materiala jaso zuten sari gisa. Gazte mailan (12-16 urte) bi olaztiarren artean banatu ziren zeuden bi sariak. Cristina Pinok lehen saria eskuratu zuen eta Leire Zabalok lehen herritarrarena. Bakoitzak margotzeko materiala erosteko 150 euroko txartel bana eskuratu zuen. Helduen mailan 6 margolari izan ziren parte hartu zutenak. Lehen saria, 450 euro, Burlatara eraman zuen Maite Ramirezek. Epaimahaiak Kantabriatik etorritako Victor Fernandezi 200 euroko akzesita eman zion. Maila horretan olaztiarrik parte hartu ez zuenez sari hori eman gabe gelditu zen. ErakusketaEsan bezala, domekan bertan erakutsi ziren lehiaketara aurkeztutako lan guztiak. Saritutakoak Olatzagutiako Udalaren jabetza izatera pasako dira. Baina lehiaketara aurkeztutako lanekin batera ikasturtean pintura tailerrean ari diren dozena bat pasa emakumeren pinturak ikusteko aukera izan zen asteburuan kultur etxean. Ana Pellicer margolari olaztiarrarekin ikasten dituzten margo teknikak.