Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Langileek protesta neurri horiekin lan hitzarmenaren negoziazioan aurrera egitea eskatzen dute. Langileen ordezkariak jakinarazi digutenez, aurreko astean haien eskaerak murriztu eta proposamen berria aurkeztu zioten enpresako zuzendaritzari. Langileak lau urteko lan hitzarmena sinatzeko prest azaldu dira, baina lanaldia 40 ordutan murrizten bada eta soldata KPI +%3 igotzen bada. Langileen ordezkariek azaldu digutenez, "zuzendaritzari gure proposamen berria aurreko astean aurkeztu genion, hark aztertu eta asteleheneko bileran jakinaren gainean izateko". Bilera hori dela eta, enpresa batzordeko kideek jakitera eman digutenez, "zuzendaritzak eskaintza bat duela esan zigun, baina hura erakusteko lan geldialdiak bertan behera uztea eskatu zigun. Ez geunden ados eta ezer erakutsi ez zigunez geldialdiak mantentzea erabaki dugu". Enpresa batzordetik jakinarazi digutenez protesta horien ondoren ez daude gehiago iragarrita eta "bileraren zain" geldituko dira.