Jazzaldia Olatzagutian

Guaixe 2008ko ekainaren 6a

Aurreneko taldea, Ruben Salvador Quartet & Friends, hainbat estilo eta taldetan eskarmentu zabala duten 7 musikarik osatzen dute: Ruben Salvador (tronpeta eta flugel); Hasier Oleada (bateria); Javier Mayor (kontrabaxua); Alejandro "Satxa" Soriazu (pianoa); Ainara Ortega (ahotsa); Julen Izarra (saxo tenorea eta sopranoa) eta Roberto Pacheco (tronboia).Agertokian ere Trifidus & Company taldea izanen da. Harekin bigarren aldiz aterako da jendaurrera Alejandro "Satxa" Soriazu piano-jotzailea. Aldamenean Ander Gartzia (baxua eta kontrabaxua), Diego Hernando (bateria), Luis Verde (saxoa) eta Iban Gurrutxaga (gitarra) izanen ditu.