Ikasturte akabera ederra Urbasan

Guaixe 2008ko ekainaren 11

Mendira igo aurretik eskolako frontoian bildu eta gosaldu egin zuten. Ondoren, mendian, guraso elkarteak Basauntziturri, Lezamen eta beste iturri batzuk lotzen dituen ibilbidea osatu zuten. Ibilbidea geziz markatuta zegoen eta bidean aurrera egin ahala txikiek haiek jasotzen zituzten. Ibilbidea gosetuta bukatu zuten eta haiek beraiek prestatutako bazkari ederrarekin saritu zuten euren burua. Esan digutenez "hain ongi pasa genuen, eskolako frontoian afaltzen bukatu genuela".