Udalak plaza bat sortuko du komunitatearen onurarendako lan egiteko

Guaixe 2008ko ekainaren 18a

MozioakBilkura berean Olatzagutiako Udalak 3 mozio onartu zituen. Alderdi Sozialistak ETAk Legutioko kuartelaren kontra egindako atentatua eta José Manuel Piñuel guardia zibilaren heriotza salatzeko mozioa aurkeztu zuen. PSNren aldeko botoarekin, EAE-ANVren abstentzioarekin eta NaBairen kontrako botoarekin aurrera egin zuen. Koalizioa atentatua salatzearekin ados azaldu zen, ez, ordea, segurtasun indarrei babesa azaltzearekin edota espetxe zigorrei buruz egiten ziren aipamenekin. Palestinari elkartasuna adierazi elkar lana sustatuz, Israeli eta harekin harremanak dituztenei boikota egitea eta palestinarren eskubideen alde agertzea eskatzen zuen, besteak beste, onartu zen bigarren mozioak. EAE-ANVk berak aurkeztutako mozioaren alde egin zuen, NaBai abstenitu egin zen eta Alderdi Sozialistak kontrako botoa eman zuen. Azkenik, bilkura egin zenean, Dinescon enpresaren itxiera mahai gainean zegoen gaia zen. LAB sindikatuak itxiera salatzeko mozioa aurkeztu zuen. Bozketan aurreko emaitza bera errepikatu zen.