Harrobiendako beste ustiapen sistema nahi luke udalak

Guaixe 2008ko uztailaren 16a

Olatzagutiako Udalak Ingurumen Departamentuari eskatu dio ustiapenen jarraipen "arduratsua" egiteko. Adibide gisa jarri du Egibilgo harrobia handitzeko urte hasieran makina bat pago moztu zirela (30 eta 40 urte arteko 6.600 pago eta 120 pinu Sakana Bizirik plataformak zabaldu duenez) eta "enpresak ez du moztutako azalera beste partzela batean edo beste inguru batean errekuperatu". Horrekin batera, harrobiak inguruko akuiferoetan sortzen dituen kalteak eta inguruko ur baliabideetako kutsadura aztertzea komenigarria litzatekeela azaldu da udaletik.Bi harrobiak kudeatzen dituzten enpresekin ere bildu da Olatzagutiako Udala. Herritarrak aspaldi kexu dira harrobiek sortutako bibrazio, soinu eta hautsen eraginarekin. Eraikinetan zartadurak ere eragin dituzte. Legediak agintzen dituen parametroen barruak kokatzen badira ere, Olatzagutiako Udalak enpresa ustiatzaileei eskatu die bestelako ustiapen sistema erabiltzeko. Antza, enpresaren bat probak egiten hasia da dagoeneko. HarrobiakAldoiar. Herriaren iparraldean dago, 800 metrora. Egibil. Herriaren hegoaldean dago, 350 metrora.