Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Udalaren ordenantzak debekatu egiten du hondakinak erregai gisa erabiltzea. Petcokea petroleoa findu ondoren gelditzen den hondakina da. Kolore beltza edo gris iluna duen porodun solidoa da eta, antza, sufre eta metal astunen kopuru altuak ditu. "Arriskutsua eta toxikoa delako", Olatzagutiako Udalak Ingurumen Departamentuari eskatu dio debeka dezala porlandegian petcokea erregai gisa erabiltzea. Aldi berean, debekua indarrean sartzeko kautelazko neurriak hartzea eskatu du udalak, horretarako porlandegiak baimenik ez duela gogora ekarriz. Bestalde, Olatzagutiako Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio aire kalitatearen berri ematen duen panelaren kostua bere egin dezala. Horrekin batera, egun ematen dituen datuei beste batzuk gehitzea eskatu du.