Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jaialdia gauean izanen da, 23:59an zehazki, eta EWE (Empresa de Wrestling en Europa) enpresako borrokalariak ariko dira lanean. Urteetan atzera egin eta garai bateko lucha libre catch gaubeiletan sortzen zen giroa berreskuratu nahi da. Izan ere Sakanan lucha libreak zale asko zituen, lucha librean aritzen ziren kirolari bikainak baitzeuden gurean. Esaterako Pedro Quintana "Bengoetxea" olaztiarra, munduko txapelduna hiru aldiz, eta haren anaia Juan, 50 eta 70. hamarkaden artean ringean lanean aritu zirenak. Edo Migel Andrés Galarza Galarza urdiaindarra "El Leon Navarro" ezizenez ezaguna zena, Otxoa urdiaindarra, Apaolaza bakaikoarra... Eta haiekin lehiatzen ziren Lambán, Morlans, Castilla, Mongol...Lucha libre profesionalean irabazteko hainbat modu daude: pinfall, errendizioa, deskalifikazioa, KO edo "cuenta fuera" delakoa. Ikusi behar Olaztiko jaialdian nola irabazten duten borrokalariek.