Enduroa motocross eta trail motorraren arteko motorra da. Estetikoki cross motorraren oso antzekoa da, baina argiak eta matrikula dauzka. Bideetatik, menditik, erreketetatik eta ibilbideetatik ibiltzeko motor aproposa da, eta asfaltoan ere ongi moldatzen da. Oso terreno konplikatuetatik ibili eta malda gogorrak igotzeko ez dauka arazorik enduroak. Bada, lehenengoz enduro motorren lasterketaz gozatzeko aukera izanen da igandean Olaztin, proba ikusgarria, ziurrenik.