Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakana edo Arabakoak ziren gehienak, baina afizionatuen artean bazen Gipuzkoa edo Errioxatik etorritakorik ere. Afizionatuetan nahiz 1., 2. edo 3. mailan, bi bikote indartsuenek bakarrik lortu dute finalerako txartela. Finalerditako emaitzak:3. mailan: Barban-Xistero 18 / Ekaitz-Joseba 12 Cano-Cano 18 / Jon-Goizeder 102. mailan: Aitor-Ioan 9 / Jabi Ohier 18 Pozueta-Aritz 18 / Koldo-Iraitz 01. mailan: Mattin-Xabi 22 / Aiestaran I-Aiestaran II 14 L. Zubiria-Zufiaurre 14 / Arruti-Agirre 22Afizionatuak: Narbarte-Iragi 8 / Jauregi-Iriarte 22Bihar finalaHerriko pilotalekuak jai giroan hartuko du pilota txapelketaren finala. Bihar izanen da egun garrantzitsua, 17:00etan hasita. 3. mailako finalak irekiko du jaialdia, Barban-Xistero eta Cano-Canoren arteko lehiarekin. 2. mailakoak lehiatuko dira ondoren, Pozueta eta Aritz Jabi eta Oiherren aurka. Atzetik, Mattin eta Xabi eta Arruti eta Agirreren aurkako neurketak erabakiko du 1. mailako finala. Pilota jaialdia despeditzeko, afizionatuek, Gorka-Cecilio bikoteak eta Jauregi-Iriarte bikoteak indarrak neurtuko dituzte. Despeditzeko garaiaTxapelketa antolatu duen San Migel elkarteak eskerrak eman dizkie Olaztiko Udalari eta herriko enpresa eta establezimenduei txapelketa posible egiteagatik. Baina, norbaiti eskerrak ematetan, txapelketa bere horretan mantentzen duten pilotariei eman behar zaie. Horregatik, parte hartzaile guztiak saritu nahian, San Miguel elkarteak afaltzera gonbidatu ditu txapelketan parte hartu duten bikote guztiak. Datorren urtera arte txapelketa agurtzeko modu bikaina!