Olazti Torneoa antolatu du Egur Sportek

Guaixe 2008ko uztailaren 24a

Horrela, gaur, uztailaren 24an, ostegunean, 22:00etatik aurrera, Capellan II.ak eta Agirrek Saez eta Matute III.a izanen dituzte aurkari. Bigarren partidan, Zurdo Baños eta Velascok bikotea osatuko dute Iriarte eta Fuertesen kontra egiteko. Bi partidetako irabazleek Olazti Torneoko finala jokatzeko txartela lortuko dute. Santiago egunean San Migel pilota txapelketako finalak erabaki eta gero, uztailaren 28ra arte, hau da, astelehenera arte itxaron beharko da Olaztin pilota profesionalaz gozatzeko. Lehenik eta behin Olazti Torneoaren finala jokatuko dute uztailaren 24ko jaialdian irabazleak suertatu ziren bi bikoteek, eta ondoren partida nagusiaren txanda helduko da. Esain eta Nicolas izanen dituzte aurkari Iurgi Flores ziordiarrak eta Elkorok. Iurgi Flores ziordiarra da eta aurten debutatu du Egur Sport enpresarekin. Olaztiko Sutegi pilota klubean ibilitakoa da, eta hortaz, etxean jokatuko du. Beste pilota jaialdiakLasa III.a Laudion lehiatuko da gaur, 22:30ean hasiko den pilota jaialdiko bigarren partidan. Martinez de Irujorekin batera, Gonzalez eta Barriola izanen dituzte aurrez