Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Padel kirola maite dutenek padelean jokatzeko ez dute aitzakiarik, Olaztiko Erburua kiroldegian padel pista zabaldu baitute. Aipatu pista alokatzeko 948 564 512 telefonora hots egin behar da edo Erburua kiroldegitik pasa. Alokatze prezioei dagokienez, Erburuko bazkide izanez gero, bakoitzak orduko euro bat ordaindu beharko du argirik gabe eta argiarekin bi euro. Bazkideak ez direnak bakoitzak, orduko, argirik gabe lau ordu ordaindu beharko ditu eta argiarekin sei euro. Gainera, padel palak alokatzeko aukera ere eskaintzen du Erburua kiroldegiak, orduko bi eurotan. Padela tenisaren bariante bat da, eta bikoteka jokatzen da. Tenisa baino pista txikiagoa da padelarena, eta gainera hesiz inguratua dago. Lurrean ez ezik hormetan ere egin dezake botea pilotak, eta horrexek ematen dio aparteko bizitasuna padelari. Padelean tenisekoa baino txikiagoa den pala batekin jokatzen da. Pala konpaktua da, ez sokaduna, eta zulotxoak ditu pilota jotzen duen zatian. Puntuazioa tenisaren oso antzekoa da, eta 3 edo 5 setera jokatzen dira partiduak.