Departamentuak Olatzagutiako Udalaren eskaera bati jarraituz jarri ditu seinale horiek. Baina gaztelania hutsez idatzitako seinaleak jarri dituzte herri sarreretan. Olatzagutiako Udalak Herri Lan eta Garraio Departamentuari legea bete eta seinaleak ere euskaraz jartzeko eskatu du. Horrekin batera, debekuan salbuespen bat gehitzeko eskatu du udalak. Izan ere, gidariek Olatzagutiako jatetxeetan bazkaltzeko aukera izan dezaten, debeku seinalean 12:30etik 15:30era bitarteko salbuespena gehitzea eskatu du udalak. Bestela, debekuak ez du eraginik izanen zamalanetan ari diren ibilgailuendako. Ezta kamioien aparkalekura edo haien bajeretara doazen kamioiendako ere.