Hirigintza plana jendaurrean

Guaixe 2008ko irailaren 16a

Azken onarpen horrekin udalak zenbait aldaketa egin dizkio iazko udaberrian onartu zuen planari. Aldaketak jasotzen dituen espedientea interesatuen esku dago udaletxean, egoki joz gero bidezko alegazioak aurkezteko aukera izanik ere. Egun indarrean dagoen Olatzagutiako hirigintza araudia 1999koa da. Iazko martxoan udalak haren ordezkoa onartu zuen eta Nafarroako Gobernura bidali zuen, zegokion tramitazioa egin zezan. Egungo udalak hirigintza plan berriaren berrazterketa eskatu zuen, jendaurreko garaian aurkeztutako alegazioak kontuan izateko. HelegiteaGuaixek jakin ahal izan duenez olaztiar batzuek udalak hartutako akordioari helegitea jarri diote edota  jartzekotan daude. Haien iritziz "prozedura desegokia" jarraitu da hirigintza plana berraztertzeko. Olaztiar horiek diotenez "legeak arautzen du zein diren eman beharreko urratsak". Haien ustez egin beharrekoa "behin behineko onarpena baliogabetzea litzateke, prozeduraren arabera hura ezin baita errebisatu". Bestalde, helegitea aurkeztu duten olaztiarrek azaldu digute "halakoetan ematen den lizentzien 2 urteko suspentsioaren epea pasa egin da eta, legez, ezin da halako neurririk hartu hurrengo 3 urteetan".