Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean jokatu zen II. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa. Bi urteko historia laburra badu ere, dagoeneko esan dezakegu Urbasako igoeraren tokia hartu zuen lasterketak lekua egin duela Euskal Herriko egutegian. Horretarako erabakigarria izan da lasterketa Euskal Herriko mendiko Koparako baliagarria izatea. Hain zuzen ere, laugarren eta azkeneko proba puntuagarria da. Parte hartze datuak ikustea baino ez dago Sutegi kirol elkarteak antolatutako mendi lasterketaren arrakastaz jabetzeko: 174 parte hartzailerekin lehen edizioa arrakastatsua izan bazen, zer esanik ez bigarren edizioa, 262 lasterkarik emana zuen izena. Horien arteko 242 iritsi ziren Olaztiko plazako helmugara, tartean 20 sakandar. Olaztiko plazan hasi eta 23 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan zuten parte hartzaileek, 2.144 metro metatuko desnibelarekin. Urbasa bideko maldetan gora Zuhaitz Ezpeletak, Walter Becerrak eta Ionut Alin Zincak hartu zuten lasterketa burua. Azken gainbeheran, legazpiarrak aurre hartu eta bera izan zen helmugan lehena, 1:49:59ko denborarekin. Nerea Amilibiak jaso zuen lehen emakumearen saria, 2:21:40ko markari esker.Iaz bezala, Ander Unzurruntzaga izan zen lehen sakandarra eta lehen beteranoa, 2:01:29ko denborarekin. Leire Elosegi izan zen lehen emakume beteranoa, 2:28:38ko markarekin. Herrikoen artean, Fermin Gabirondo Lanz izan zen azkarrena, 2:05:14ko markarekin. Sutegi kirol taldeak 1.200 € banatu zituen saritan. Gainera parte hartzaileen artean Urbasako 10 gazta, Apalategi kirol dendako 50 €-ko balea eta Donostiako Londres hotelean bi pertsonendako gaua zozketatu ziren.SailkapenaGizonezko seniorrak1 Zuhaitz Ezpeleta 1:45:59 Arrasate2 Ionut Alin Zinca 1:46:21 Gasteiz3 Walter Becerra 1:47:17 SestaoEmakume seniorrak1 Nerea Amilibia 2:21:40 Aia2 Oihana Kortazar 2:23:56 Elgeta3 Aitziber Ibarbia 2:25:35 ZizurkilGizon beteranoak1 Ander Unzurrunzaga 2:01:29 Etxarri Aranatz2 Jose Luis Albizuri 2:08:50 Azpeitia3 Juan Luis Badiola 2:16:14 BilboEmakume beteranoak1 Leire Elosegi 2:28:38 Astigarraga2 Irene Sarrionaindia 2:44:52 Deba3 Ana Carcamo 2:50:55 IrunSakanako korrilariak13 Ander Unzurrunzaga 2:01:29 Etxarri Aranatz18 Fermin Gabirondo 2:05:14 Olatzagutia20 Jose Luis Beraza 2:05:38 Uharte Arakil24 Angel Arrieta 2:06:22 Uharte Arakil43 Patxi Cano 2:11:43 Altsasu48 Fernando Ganuza 2:12:32 Olatzagutia53 Jon Arrieta 2:13:33 Uharte Arakil60 Mikel Lakuntza 2:16:29 Arbizu65 Miguel Angel Ubeda 2:17:52 Altsasu88 Xabier Garziandia 2:21:46 Etxarri Aranatz132 Mikel Goikoetxea 2:27:29 Altsasu197 Joseba Gorritxo 2:41:52 Etxarri Aranatz200 David Oroz 2:44:20 Urdiain207 Tomas Mauleon 2:47:25 Etxarri Aranatz210 Jose Ramon Asiain 2:47:56 Ihabar211 Josema Leitza 2:48:02 Arbizu223 Jone Pelaez 2:52:34 Altsasu224 Aingeru Azazeta 2:52:39 Altsasu231 Javier Vilar 2:55:39 Urdiain237 Carlos Goikoetxea 3:02:37 Altsasu