Oilotegiko punkiak

Guaixe 2008ko irailaren 30a

Haien musikaren testigantza dira orain arte grabatu dituzten kantu parea. Haietako bat da taldeari izena ematen diona, Okerrak. Beleixe Irratian taldearen izenaren zergatiaz galdetuta, musikari burundarrek esan zuten "herrian beti izan gara oker daudenak, herriko jendilajea. Beti ikusi gaituzte horrela. Horregatik, agian ez digute ez lokalik ez ezer eman. Horregatik aukeratu genuen Okerrak izena". DiskoaBaina "oker" talde hori diskoa grabatzeko asmotan dabil. Kantuak lantzen hasiak dira eta Zaragoza eta Bilboko estudio banarekin hitz eginak dira dagoeneko. Sormen prozesuari buruz ere galdetu zieten Beleixe Irratian. Azaldu zutenez musika denen artean lantzen dute eta letrak taldekireren batek emandako testuen lanketatik sortzen dituzte. Eguneroko bizitzan gertatzen zaizkien gauzei edo sentitzen dituztenei kantatzen diete. Letra gehienak gaztelaniaz dira. Diskoa grabatzeko asmoak erabat lanpetuak ditu eta kontzertuak emateko ere betarik gabe dabiltza. Lan horri "ilusioz" ekinen diote, "jendeari erakusteko hor gaudela, jendeak entzuteko eta egia dela jakiteko". Sakanako irrati euskaldunean aitortu zutenez, "ez dugu fama bilatzen. Aurrera egitea zaila da" Horren adibide jarri dute gitarrekin izan dituzten arazoak eta haiek eskuratzeko izan dituzten lanak. Ruiz eta Donlo (gitarrak), Ezker (baxua), Aitor (ahotsa) eta Karpin (bateria) dira taldea osatzen zutenak. 17 eta 20 urte bitarteko altsasuar, olaztiar eta ziordiarrak dira Okerrak taldeko kideak.