Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Enpresa taldeak zabaldu duenaren arabera ingurumen-bikaintasuna lortzeko "bokazio garbiaren fruitu da" EMAS sistema. Cementos Portland Valderrivasek sistema ezarpena beste hainbat administraziorekin lortutako borondatezko ingurumen konpromisoen barruan kokatu du. EMASEco Management and Audit Scheme (EMAS) sistema Europar Batasunak 1993az geroztik hainbat araudiren bidez garatzen ari den sistema da. Estatuan komunitateek kudeatzen dute, beti ere Europako araudia segituz. Erregistroa lortu ahal izateko porlandegiak ingurumenarekin lotura duten hainbat balantze eta sistema egiaztatu ditu AENOR-ek. Urtero aurreko urtekoa egiaztatuko da eta horrek ingurumenarekin lotura duten hainbat informazio zabaltzeko aukera emanen du, besteak beste, atmosferara egindako isuriak, zarata, airearen kalitatea, hondakinen sortzea edota natur baliabideen kontsumoa.