Olatzagutia Euskarabidearen Kultur Zikloaren barruan

Guaixe 2008ko urriaren 13a

45 herritara zabalduko den programazioa prestatu du Euskarabideak, eta haietako bakarra izanen da Sakanan, Olatzagutian hain zuzen ere. Azaroaren akaberan Kultur Zirkuitua iritsiko da Burundako herrira eta klown batzuen emanaldia iragarri du. Euskarabideak programazioa antolatzerakoan emanaldi bakoitzaren hizkuntza maila tokian-tokian dagoen euskararen ezagutza eta erabilera mailetara egokitzen saiatu da. Nafarroako geografian barna hamar talde artistikorekin eta bestelako musikari, aktore eta abeslariak ibiliko dira. Euskararen Nafar Institutuak antolatutako kultur zirkuituak 80.000 euroko aurrekontua du. Haietatik %62,5 Euskarabideak berak ordainduko ditu eta gainontzekoa Lagun Aro aseguru etxeak emandakoarekin estaliko da.