Olaztin mustuko da, gaur, bigarren mailako txapelketa

Guaixe 2008ko urriaren 10a

Olaztiko udal pilotalekuak hartuko du txapelketako lehen kanporaketa, gaur, ostiralean, iluntzeko 20:00etan. Txapelketaren final-zortzirenetan, Urrizelki eta Olaetxea lehiatuko dira zein baino zein. Jaialdia zabaltzen duen partidan, eskuz binaka lehiatuko dira Chafee zuhatzuarra eta Oteiza, Mendizabal eta Argoteren aurka.  Olaztiko Udalak Sutegi kirol elkarteko pilota taldearen laguntza izan du aipatu jaialdia antolatzeko.