Eguneroko menua, Olatzagutian

Guaixe 2008ko urriaren 17a

Ane Gabarain eta Lierni Fresnedo Pepa eta Cheloren paperak jokatuko dituzte, Paco Montesen zuzendaritzapean. Bai Pepa bai Chelo inolako bizi pozarik gabeko emakume langileak dira. Duten bizimoduak eta familiak ez ditu gogobetetzen eta ihesbide bakarra kulebroiak dituzte. Sukalde koipetsu batean biek haien desilusioak, esperantza falta, ametsak eta fantasiak partekatzen dituzte, barre eta malko artean. Halako batean, lehiaketa bat irabazteko aukera ihesbidea bihurtzen zaie. Emakumeak, bere sentimenduak eta nahiak, protagonistak diren antzezlana, beraz, gaur Olatzagutian ikusgai.