Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Udalak bi antzerki tailer antolatu ditu. Bata 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta eta bestea 16 urtetik gorakoendako. Azaroko aurreneko larunbata ez beste gainontzeko guztietan izanen da antzerki tailerra, hau da, 8an, 15ean, 22an eta 29an. Saioak arratsaldez izanen dira, 16:00etatik 18:00etara, kultur etxean. Erkuden de Andres Imaz izanen da antzerki tailerra emanen duen irakaslea. Azaro akaberan antzerki tailerra despeditzean ikasleak gustura badaude, ilbeltzean, otsailean eta martxoan luzatzeko aukera izanen litzateke. Hala jakinarazi du Olatzagutiako Udalak. Olatzagutiako Udalak antolatutako ikastaro horretan izena eman nahi duenak hilaren 31ra arteko epea du izena emateko. 012 telefonora deitzea besterik ez du. 5 euro ordaindu beharko dira izena emateko.