Bikote berri bila Olaztin

Guaixe 2008ko azaroaren 14a

Nafarroako Anbigú antzerki taldeak lan umoretsua dakar gaur gauean Olaztiko kultur etxera. Busco novio formal... que marido ya tuve antzezlanaren egile eta protagonistak, Isabel Azpirotzek bere senarrarekin bizitako anekdotak kontatuko ditu. Gizonarekin aspertuta, bikote berriaren bila abiatuko da protagonista. Eduardo Soler eta Javier Esteban alboan dituela, ikusleek egunero etxean bizi ditzaketen egoerak parodiatuko dituzte, ikusleen irri eta algarak sorraraziz. Javier del Curaren zuzendaritzapean, ikusle guztiendako obra antzeztuko du, "baita antzerkiak ikusteko ohitura ez dutenendako ere".