Kontzertu bikoitza Olatzagutian, Santa Zeziliaren omenez

Guaixe 2008ko azaroaren 21a

Musikariek bihar haien patroiaren eguna ospatuko dute. Olatzagutian, dakiten moduan ospatuko dute, musika eginez, eta horretarako emanaldi bikoitza antolatu dute. Bihar, 19:30ean, Olaztiko eta Ziordiko parrokietako eta jubilatuen elkarteko abesbatzek kontzertua eskainiko dute. Olatzagutiako kultur etxean izanen da. Abesbatzekin batera Lorenzo Gonzalez piano jolea eta Leire Aiestaran akordeoilaria ariko dira. Kontzertuan ateratzen den dirua Kamerunen ur putzuak egiteko egitasmo batera bideratuko da.Santa Zeziliaren omenezko bigarren kontzertua domekan izanen da, kultur etxean berriro ere. Etzi eskenatoki gainean izanen dena La Cigarra txaranga izanen da. Musika talde hori eta abesbatzak izan dira bi kontzertuen antolatzaileak, Olatzagutiako Udalaren laguntzarekin.