Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbataz geroztik bisita daiteke Sakanako Belenzaleen Elkarteak antolatutako jaiotzen erakusketa. Aurtengo berritasuna da elkartearen egoitzak berak hartzen duela erakusketa. Garai bateko mediku kontsultategian daude jaiotzak ikusgai, Kamiogaina jubilatu elkartearen ondoan.Sakanako Belenzaleen Elkartearen egoitzatik pasatzen denak 14 jaiotza ikusteko aukera izanen du, aurreko urtean baino lau gehiago. Zaletasuna handitzen ari denaren seinale. Elkarteak gaur egun 48 bazkide ditu.. Jaiotzetatik hamar dioramak dira, hau da tamaina handia dute eta 5 metro karratuko azalera hartzen dute. Gainontzekoak, berriz, arketak dira eta metro karratu bateko tamaina dute. Guztietan ere elkarteko kideek Jesusen haurtzaroko pasadizoak irudikatu dituzte, figuratxoz eta dentsitate ezberdineko porexpana erabiliz. Ohi bezala, Sakanako txokoren bat ezagutzeko aukera izanen da diorametan. Erakusketa ilbeltzaren 6ra arte dago ikusgai. Astegun eta larunbatetan 18:00etatik 20:00etara eta domeka eta jaiegunetan 13:00etatik 14:30era eta 17:30etik 20:00etara. Elkartearen egoitzaz gain, Sakanako Belenzaleen Elkartearen jaiotzak Olatzagutiako elizan, Aralarko Santutegian, Agurainen, Tuteran, Madrilen eta Malagako Velez Rubion ikusgai izanen dira eguberri hauetan. HamalauakDioramakAma Birjinaren berri ematea, Katy Mayorrek egina. Erroldatzea, Emeterio Galan Notariorena.Ostatua bila, Koldo Perez Viñasprek eta Edurne Zabalzak egina.Artzainei berri ematea, Patxi Agirre Baztarrikarena.Jesusen jaiotza, Javier Beunza Loreak egina.Erregeen kabalgata, Felipe Orabengoa Velaskorena.Errege Magoek Jesusi egindako adorazioa, Felipe Orabengoa Velascok egina.Egiptorako ihesa, Luis Borrega Santanorena.Zurgindegia, Paco Sanz Albak egina. Lehen urratsak, Jesus Mari Garmendia Mauleonena. ArketakJaiotza, Pedro Urkiak egina. Ostatu bila, Victor Rodriguezena. Erregeen kabalgata, Juan Arregik egina.Ama Birjinaren berri ematea, Patxi Munarrizena.