Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi urteko lanaren ondorio2006-2007 ikasturtean abiatu ziren jangela martxan jartzeko lanak. Eskola Kontseiluan bilduta zeuden irakasleen, gurasoen eta udalaren ordezkariek haren premia ikusi zuten. "Familien errealitatea aldatu egin da eta gero eta gehiagok du jangelaren premia" adierazi zuen ikastetxeko zuzendari Edurne Etxeberriak. 2 urtetik hasi eta LHko 6. mailara arteko 80 ikasle ditu gaur egun Domingo Bados ikastetxeank, Olaztikoak gehienak, baina baita Ziordikoak ere. Horien arteko 15ek eman dute izena jantoki berrian. Joan zen asteko astelehenean mustu zuten jangela eta, "nobedadearengatik akaso" eguneko ia 25 ikaslek eta 9 irakaslek bazkaldu dutezuten bertan. Ikastetxeko beheko solairuan dago jangela berria eta 40 bat haurrendako tokia dauka. Alboan du sukaldea ere, baina oraingoz kanpotik ekarriko dute bazkaria. Esker onakIkastetxeko zuzendariak esker hitzak izan zituen proiektu hau posible egin duten guztiendako. Olaztiko Udalaren laguntza eskertu zuten bereziki, baita Ziordiko Udalaren kolaborazioa ere. Azkenik, hitz bereziak izan zituen jangela posible egin duten guraso guztiendako: "horien lana gabe gaur ez geundeke hemen" adierazi zuen.