Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguberri garaian boluntario taldeak egindako lanak erakusten ditu erakusketa eder baten bidez. Erakusketak ez dio urteroko hitzorduari hutsik egin. Hori bai tokiz aldatu da eta kultur etxetik Kamiogaina jubilatuen elkartera pasa da. Domeka bitartean, larunbata salbu, bisitatu ahalko da erakusketa, 18:00etatik 20:00etara. Ostegunean eta domekan, gainera, 12:30etik 13:30era ere bisitatu ahalko da erakusketa. Jubilatu elkartera doanak boluntario taldeko kideek irailaz geroztik egindako artilezko jertse, galtzerdi, txapelak eta beste ikusgai izanen dituzte. Horretaz gain, taldeak haurrendako txanoak, betaurrekoetarako sokak eta koilareak salgai jarri dituzte. Dirua biltzeko ontzi bat ere jarriko dute. Jasotako dirua taldekideek egindako arropak Perura bidaltzeko erabiliko dute. Han lanean dauden hiru moja olaztiarrek jasoko dituzte arropak eta behar bezala banatuko dituzte. HaitiHorretaz gain, Olatzagutiako boluntario taldeak eguberritan jaki bilketa eginen du, gero Nafarroako gobernuz kanpoko erakunde baten bidez Haitira eramateko. Karibeko herrialde haren egoera ez da onena tropikoko ekaitzek utzitako arrastoaren ondoren. Ekimen horretan lagundu nahi duten pertsonek jakiak Maialen dendara eraman beharko dituzte hilaren 29an,30ean edo 31n. 10:00etatik 12:00etara edo 18:00etatik 20:00etara. Azukrea, arroza, lekaleak eta latako kontserbak dira onartuko diren jakiak.