Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Leire Aiestaran Lasa 13 urteko olaztiarra da eta aurreko abenduaren 6an Arrasateko XXIX. Akordeoi lehiaketan lehiatu zen Pablo Sarasateko beste bi lagunekin batera. Lehiatu eta 5. sariarekin itzuli zen etxera eta pozik gainera.Leirek aitortu duenez "akordeoia jotzea oso gustuko du" eta 5 urte besterik ez zituela hasi zuen bere ibilbidea. Olazti eta Lakuntzako Musika eskolen ondotik, Pablo Sarasate kontserbatorioan ikasketak jarraitzeko aukera sortu zitzaion Leireri eta ordutik buru belarri dabil nota, melodia eta pentagramen artean. "Astean bitan joaten naiz Iruñera baina niretzat ez da batere neketsua. Oso gustura egiten dudalako".Arrasateko akordeoi lehiaketa entzutetsuan parte hartzen duen 4 urtea da eta aurrekoak oparoak izan baziren aurtengoa ez da gutxiago izan. 5. postua lortu du Leirek eta aurreko urteetan baino lasaiago aritu dela aitortu du gazteak.Epaimahai internazionala izan zen Leire eta bere kideak epaitu zituena eta Txina eta Finlandiako adituen aurrean 10 minutu jarraian jo behar izan zuen olaztiarrak; lau pieza orotara: Bulgarischert tanz, Rondo, Kindersuit N.1 eta Prelude N.1. Pieza horiek prestatzen udan hasi zen eta egunero ordu batez entseatzearekin nahikoa izan dela azaldu du Leirek.Lortutakoarekin pozik itzuli da etxera. "Ez nuen espero eta oso pozik nago. Etxean ere oso pozik daude denak". Aurrerantzean horrelako lehiaketetara aurkezten eta kontzertuak ematen jarraituko duela zin egin du. Aurreko domekan esaterako Olaztiko jubilatuenean kontzertua eskaini zuen bertaratuen gozamenerako.