80 korrikalari Olaztiko San Silvestrean

Guaixe 2009ko urtarrilaren 14a

Sutegi elkarteak antolatuta, giro polita izan zen Olaztiko San Silvestrean. Guztira 80 korrikalarik despeditu zuten urtea korrika, batzuk txikienen mailetan eta gainontzekoak helduenetan. Lehenik eta behin mini mailakoak lehiatu ziren, eta mutiletan Aratz Marquez izan zen lehena eta nesketan Eider Gabirondo. Benjamin mailan Beñat Fresneda eta Aitor Lorea izan ziren mutil azkarrenak, eta Lorena Lopez de Goikoetxea eta Mireia Rivero neska azkarrenak. Haurren mailan Jon Baztarrika eta Elmehdi Esoobat izan ziren helmugara iritsi ziren lehendabiziko mutilak; nesketan, Leire Zabalo eta Sara Galbete heldu ziren lehenak. Proba nagusian 4.800 metro osatu behar izan zituzten korrikalariek Olaztiko kaleetan barna antolatutako zirkuituan. Azkarrena Fermin Gabirondo izan zen, eta haren atzetik sartu zen Migel Angel Aldaz. Emakumezkoetan Belen Almagro izan zen lehena. Txikienek opariak eta helduenek garaikurrak jaso zituzten.