Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Udalak gehienez ere 307.783 euro jasoko ditu Espainiako Gobernuak Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsetik. Olatzagutiako Udalak erabaki du diru hori eliza kalea eraberritzeko. Bestalde, udalak bataz beste %5,5 igo ditu aurtengo tasak. Udaletik azaldu digutenez heldu den urtean aurtengo kontsumo prezioen indizeen igoeraren pareko izanen da udal zergen igoera. Olatzagutiako Udalak, azkenik, ematen zituen diru-laguntzak arautzeko ordenantza onartu du. Zazpi arlotako diru-laguntzak jaso dira onartutako araudi berrian: kultura, hezkuntza, kirola, gazteria, asistentzialak, humanitarioak eta gizarte arlokoak.