Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako boluntario taldeak eguberritan, urtero moduan, haiek egindako arropen erakusketa eta salmenta antolatu zuten. Bildutako diruak eta egindako arropek Peruko bidea hartuko dute, han dauden moja olaztiar batzuen eskutan bukatzeko. Baina, horrekin batera, Olatzagutiako boluntario taldeak jaki bilketari ere ekin zion. Hasiera batean eguberrietan bakarrik bildu behar zituzten jakiak, gero Nafarroako gobernuz kanpoko erakunde baten bidez Haitira bidaltzeko. ZabalduTaldeari otu zitzaion eguberriak pasa ondoren ikastetxeei laguntza eskatzea, baita baiezkoa jaso ere. Domingo Bados, Iñigo Aritza ikastola eta Txioka ikastolako haurrek Haitira bidaltzeko jakiak eraman zituzten ikastetxera. Azkenean 395 kilo lekale, arroz, pasta eta azukre bildu dituzte. Baita arraia, lekaleak, fruta eta barazkiak dituzten tamaina ezberdineko 265 lata ere. Jasotako guztia larunbatean eman zioten Esteban Puigi Etxabakoitzen. Salestarren Jovenes del Tercer Mundo gobernuz kanpoko erakundeko ordezkaria dena. Erakunde hori arduratuko da jakiak Haitira bidaltzeaz. Jakina denez, iaz tropikoko ekaitzek gogor jo zuten Karibeko herrialdea eta premia larriak ditu. Olatzagutiako boluntario taldeak ekimenarekin bat egin duten pertsonen eta ikastetxeen laguntza eskertu du.