Gobernuak industrialdeko lur-sailen prezioa zehaztu du

Guaixe 2009ko otsailaren 24a

Nafarroako Gobernuak astelehenean egin zuen bilkuran berak sustatutako industrialdeetako lur-sailen salmenta prezioa zehaztu zituen. Horien artean dago Olatzagutiako Arkinorruti industrialdea. Gobernuak han partzela bakarra du, baina ez dago industriara bideratua zerbitzuetara baizik. Gobernuak astelehenean zehaztutako prezioen arabera, interesatuek metro karratu bakoitzeko 53 euro ordaindu beharko lituzke, dagokion BEZ-arekin batera.