Cementos Portland taldearen irabaziak erdira jaitsi ziren iaz

Guaixe 2009ko otsailaren 25a

Berri agentziak jakinarazi dutenez, Olatzagutian porlandegia duen Cementos Portland Valderrivas taldeak iaz 101,8 milioi euroko irabazi gordina izan zuen. Hau da, aurreko urtean baino %49,6 gutxiago irabazi du Cementos Portland Valderrivas taldeak. Konpainiaren negozio kopurua iaz %19,9 egin zuen behera, 1.425,1 milioi eurotan gelditu. Eraikuntza jarduerak Espainian eta Amerikako Estatu Batuetan izan duen beherakadari egotzi dio enpresak irabazien murrizketa.  Aldi berean, enpresak jakinarazi zuen 100 milioi euro hartuko lituzkeen aurrezpen plana indarrean jarriko duela egungo egoerari aurre egiteko.