Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 8an 25 urte bete ziren GALek Angel Gurmindo, Stein, eta Bixente Perurena hil zituela. Hilketa hura gogorarazteko eta hildakoak omentzeko ekitaldiak antolatu dituzte asteburu honetarako. Asteburuko egitaraua gaur kultur etxean izanen den hitzaldiak zabalduko du. 22:30ean hasiko da 1983-2009, gerra zikina Euskal Herrian izenburua duen hitzaldiak. Bihar, berriz, 10:30ean hildako biei omenaldia eginen diete Otsoportillon. Handik bueltan, Olatzagutiako Intsumisioaren enparantzatik manifestazioa abiatuko da. Haren leloa Stein, Peru... gogoan zaituztegu da. Egitaraua 14:30ean izanen den herri bazkariarekin despedituko da. Angel Gurmindoren hilketa gogoratzeko ekitaldiak asteburu honetan zentratu badira ere, 25. urteurrenaren egunean bertan, otsailaren 8an, 70 olaztiarrek kontzentrazioa egin zuten gertakaria salatzeko.