Bihar ospatuko da Gazte Nafarrock jaialdia

Guaixe 2009ko martxoaren 13a

Olatzagutiak bihar Gazte Nafarrock jaialdiaren 3. edizioa hartuko du. Nafarroako gazte independentistek antolatutako ekitaldia da biharkoa eta haien topaleku bihurtu nahi dute Olatzagutia. Lotu independentziara lelopean burutuko da ekitaldia eta "bertan Nafarroa ez dagoela salgai ozen oihukatu, indarrak bildu eta independentzia zein sozialismoaren aldeko olatu gorria irudikatuko" dute. Egoeraren irakurketaGazte Nafarrock jaialdiaren aurkezpenean antolatzaileek adierazi zutenez, "Hego Euskal Herriko agintariek duela 30 urte burututako iruzurra errepikatu nahi dute". Azaldu zutenez, "norabide horretan aldaketaren motorra den ezker abertzalea jokoz kanpo utzi nahi dute, eta horretarako apartheida eta errepresioa iraunkorra baliatu". Eta ziurtatu zuten "espainol eta frantsesaren asimilazio estrategiek huts egin" dutela Euskal Herrian.Nafarroari dagokionez, gazte independentistek nabarmendu zuten "jendartearen gehiengo zabala aldaketaren aldeko dela". Ziurtatu zuten aldaketa "posible" dela. Nafarroako gazteria antolatua dagoela azpimarratu eta gero, haiei zuzenduta, gazte independentistek eskatu zieten "bakoitzak dagoen lekutik urrats bat gehiago eman eta independentziara lotzeko unea iritsi da".  EgitarauaOlatzagutian9:30ean     Gaiteroak, trikitilariak eta beste herrian zehar. 10:00etan    Puzgarriak eskoletako frontoian.11:30ean    Auzatea gaztetxeanZiordian12:00etan     Arakil, Aranaz eta Burundakoen arteko olinpiadak, frontoian. 14:00etan     Bazkaria frontoian. 16:00etan     Fermin Balentziaren kontzertua. Olatzagutian19:00etan     Manifestaldia.19:30ean     Ekitaldi politikoa20:30ean     Elektrotxaranga, giroa berotzeko22:00etan     Kontzertuak: Des-kontrol, Kale Eginez, Gatillazo, Habeas Corpus eta gaupasa Garraxirekin