Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako gazte independentistek antolatutako ekitaldian milatik gaztetik gora bildu zirela jakinarazi du antolakuntzak. Eguerdi eta arrats partean Sakanako gazteen topaketa hartu zuten Olatzagutiak berak eta Ziordiak. Iluntzearekin batera hasi zen Gazte Nafarock jaialdiko egitaraua. Ekitaldi politikoan Nafarroako gazte independentistendako ikasturte "gogorra" izan dela onartu zuten. Hala ere, "eremuz eremu antolatzen eta borrokatzen" jarraituko dutela nabarmendu zuten. Era berean "independentziara lotzeko garaia" dela azpimarratu zuten. Kontzertuekin ordu txikietaraino iraun zuen jaiak. Bestalde, Olatzagutiako bidean hainbat kontrol jarri zituen Guardia Civilak.