Amoniakatutako ur isuria ibaira

Guaixe 2009ko martxoaren 18a

Astearte goizean akats tekniko bat izan zen porlandegian eta horren ondorioz amoniakatutako ura isuri zen Burunda ibaira. Cementos Portland Valderrivas taldea isurketaren arrazoiak ikertzen ari da. Antza, biltegia betetzerakoan gertatu zen isuria.  Isurketaren kopuruari dagokionez, 400 litro izan ziren, Nafarroako Gobernuak jakitera eman zuenez. Isurketak hainbat arrain hil zituenIsuria gertatu bezain laster porlandegiak larrialdi plana martxan jarri zuen eta isurketaren berri Ebroko Ur Konfederazioari eta Ingurumen Departamentuari jakinarazi zitzaion. Azken erakunde horretako teknikariek isuriaren eraginak aztertu zituzten. Enpresak gertaeraren berri ere Olatzagutiako Udalari, enpresa batzordeko ingurumen ordezkariari eta Foruzaingoari eman zion. Porlana egiteko prozesuan amoniakodun ura injektatzen da eta horren bidez nitrogeno oxidoen (NOx) emisioak murrizten dira eta horrela enpresak Ingurumen Baimen Bateratuan ezarritako mugak bete ditzake.