Umorea eta kritika bat eginda

Guaixe 2009ko martxoaren 27a

Gaur afalostean, kafea hartu beharrik gabe, Olaztiko kultur etxera joan gaitezke. Matxinek emanaldi tentagarria eskainiko du bertan: Yo seré el number 1 kafe-antzerkia. Mimo eta clown teknika bidez egindako sketch-etan bat eginen dute umore itxuragabeak eta kritika inozoak. Matxinek idatzi, antzeztu eta zuzendutako antzezlanak Nafarroako Antzerki Eskolaren saria jaso zuen.