Debekuaren kontrako protesta

Guaixe 2009ko martxoaren 31

Larunbatean ehun bat pertsonek manifestazioa egin zuten Olatzagutian. Udalak deitutako protestaldiak debekurik ez! Utzi pakean Olazti leloa zuen. Herrian barna mezua zabaldu ondoren, bukaeran nabarmendu zutenez, GALek hildako Stein eta Peruren "erailketek inpunitatean jarraitzen dute, eta Estautko aparatu eta indar errepresibo berdinek herri honen ahotsa isilarazi nahian jarraitzen dute, justizia eskatzen duen honena". Otsailean omendu nahi izan zituztenen ideiak "bere baitan mantentzen" direla ziurtatu zuten eta baieztatu zutenez, "horregatik hartu zuten indar errepresiboek herria".  Olatzagutiak "Guardia Civilaren esku pairatu zuen okupazioa" salatu zuten. Gehitu zutenez, "helburuak lortzeko bidean beharrezkoa den aldaketan, ezker abertzalea motorra izan behar da". Aldi berean, esan zutenez, errepresio gehiagoaren aurrean "orduan eta iniziatiba politiko, elkartasun eta konpromiso politiko gehiago" .